XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. KOMA

Irakurketan egin behar diren pausaldi laburrak edo txikiak markatzeko erabiltzen da.

Honako kasu hauetan erabiltzen da batipat:

1.1. Enumerazioetan, esaldiko bi zati edo gehiago bereizteko, mota berekoak direnean eta segidan doazenean

Adib.: Gaur goizean, azokan, harategian, arrandegian eta okindegian izan naiz.

Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteiz dira Hego Euskal Herriko hiriburuak.

1.2. Klausula bateko esaldiak bereizteko, pausaldia egiten denean

Adib.: Kalera bazoaz, eros ezazu egunkaria.

Eser zaitez, nekatu egingo zara eta.

Bidaia batetik datorrenean, opariak ekartzen dizkie beti semealabei eta emazteari.

1.3. Deikia edo bokatiboa esaldiaren hasieran doanean, koma darama ondoan.

Deikia perpausaren barnean dagoenean, koma artean jartzen da

Adib.: Mikel, ekar itzazu oinetako horiek.

Aizu, Itziar, zatoz lehenbailehen.

1.4. Perpaus baten barruan, esandakoa argitzeko edo osatzeko beste esaldi bat tartekatzen denean, kontaera nagusia ebakitzen duen esaldi hau koma artean jartzen da.

Parentesi artean edota bi marren artean ere jar daiteke

Adib.: Koldo, Maiteren anaia, etxera joan da.

Laurak arte edo, nire iritzia hau da behintzat, ez da etorriko.

Zuk diozun hori, oker ez banago, orain dela urtebete gertatu zen.